Irudietan: Omenduak eta pentsioei buruzko hitzaldia, Alderdiaren Astean

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 1a, 12:28

Zarauzko EAJk Alderdiaren Astea ospatu zuen iraileko azken egunetan. Astea borobiltzeko, Alderdi Egunera joan ziren atzo, Forondako  zelaietara.

Pasa den ostegunean, irailaren 27an, lau alderdikide omendu zituzten. Hain zuzen ere, Maria Teresa Larrañaga Etxaniz, Agustin Mugerza San Martin, Inaxi Manterola Arregi eta Jesus Maria Portuburu Erkizia. Hurrengo egunean, irailaren 28an, pentsiodunen lorpenen intguruko hitzaldia eskaini zuen Iñigo Barandiaranek, Madrilgo kongresuko EAJren ordezkariak. Batzokian izan ziren ekitaldiak, eta hainbat herritar bertaratu ziren.

Argazkiak: @eajpnvzarautz