Kataluniako herritarrei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea izan zen atzo

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 2a, 10:46

Atzo, urriak 1, Kataluniako iazko erreferendumaren urteurrena izan zen. Gure Esku Dagok deituta, "Kataluniako herritarrei babesa" adierazteko elkarretaratzea egin zuten Zarautzen, "iazko urriaren 1ean mundu guztiari erakutsi ziotelako zer den demokrazia".