Abuztuan izan zen Mario Onaindiaren heriotzaren XV. urteurrena, eta Zarauzko Ezkertokin, asteburu honetan egingo diote omenaldia. Mario Onaindia Fundazioaren eskutik, egitasmo desberdinak izango dira urriaren 5ean eta 6an, Zazpi kultur aretoan.
Hona hemen egitaraua:
Urriak 5, ostirala:
- 19:30. 'Ganar el futuro' hitzaldia, Joaquin Almuniaren eskutik. Arantza Mendizabalek egingo du aurkezpena.
Urriak 6, larunbata:
- 12:00. Mario Onaindia saria emango diote Jesus Egigureni.
- Ondoren, Idoia Mendiak hitzaldia emango du.