EITBn emango dute Zabala eta Mendizabalek Udako Musikaldian eskainitako kontzertua

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 4a, 13:56
Kultura sailak egindako laburpen bideoaren irudi bat. (Kultura Zarautz)

Udako Musikaldiaren XXX. urteurrenaren harira antolatutako kontzertua izan zen, Kaabestri orkestrarekin eta gonbidatu bereziekin batera. Urriaren 20an emango dute EITB-1 kanalean.

XXX. Udako Musikaldiarekin amaitzeko, Xabier Zabala zarauztarrak, Garikoitz Mendizabalek eta Kaabestrik kontzertua eskaini zuten abuztuaren 24an, Zarauzko parrokian. Musikaldiaren XXX. urteurrenaren harira antolatutako kontzertu berezia izan zen, eta sorpresa ugari prestatu zituzten. EITBk iragarri duenez, urriaren 20an EITB-1 kanalean emango dute kontzertu osoa, 21:00etan.

Xabier Zabalak pianoa eta akordeoia jo zituen, eta zuzendaritza musikala ere bere gain hartu zituen. Garikoitz Mendizabalek txistuak jo zituen. Kaabestri taldea, berriz, honako kide hauek osatzen dute: Oscar Lopez (lehenengo biolina), Igor Torre (bigarren biolina), Arkaitz Martinez (biola), Jon Larraz (biolontxeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua), Pedro Martinez (tronpa), Alazne Alberdi (tronpa) eta Roberto Pacheco (perkusioa).

Bestalde, ostiraleko kontzertuan bi gonbidatu berezi ere izango ziren: Alberto Urretxo, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren tronboi bakarlaria, eta Miren Fernandez, abeslari eta aurkezlea dena. Kontzertuak pieza ugari barnebildu zituen, guztiak Xabier Zabalarenak.