Gaur, 19:00etan, Gaztelekuko bilera gelan, Koadrila Eguna antolatzen jarraitzeko bilerara deitu du Udalak. Aurten Koadrila Eguna urriaren 20an ospatuko da eta eguneko egitaraua prestatzeko lanean ari dira Gazteria sailetik. "Gazteentzako, nerabeentzako eta haurrentzako ekintza ezberdinak ditugu esku artean eta proposamen guztiak ongi etorriak izango dira. Gazteok, zuen ideiak behar ditugu! Iaz antolatu genituen Goitibeheretan eta mus txapelketan parte hartzeko gogoa baduzue, azaldu bilerara!" adierazi dute Gazteria sailetik.