Elkartasun Eguneko herri bazkarirako txartel gehienak saldu dira jada

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 5a, 12:14
Orain presoak kanpainako pankarta, Euskal Jai Egunean. (Zarauzko Sare)

Bihar izango da 'Orain Presoak' Elkartasun Eguna, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Herri bazkarirako txartel gutxi batzuk geratzen dira oraindik, Arrano tabernan. Antolakuntzatik herri bazkarira joateko deia egin dute berriz; "Ea 170 izatera iristen garen".

'Orain Presoak' Elkartasun Eguna antolatu dute biharko, urriak 6. Egun osoko prestatu dute, 10:00etan hasita. 14:00etan herri bazkaria izango da Musika plazan, eta txartel gehienak jada agortu direla jakinarazi dute. 140 txartel saldu dituzte, eta antolakuntzatik, 170era iristeko erronkari heldu diote: "Animatu eta animatu ingurukoak, ea 170 izatera iristen garen". Arrano tabernan daude gelditzen diren txartelak, 12 eurotan.