Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka ospatu dute gaur goizean. Lege Zaharren Enparantzara bertaratu direnek hainbat proiektu ezberdin ezagutzeko aukera izan dute: ekonomia alternatiboa, inguruko produktuak, berrerabilpena eta birziklapenaren inguruko iniziatibak, aseguruak eta banku etikoak, energia alternatiboa, ehungintza naturala…
Azokan, besteak beste, elkarte edo enpresa hauek izan dute postua: Agerreburu gazta ekoizlea (Odriozola anai-arrebak), Emaus (birziklatutako materialekin hainbat produktu egiten dituena), Hotz Zarautz (errefuxiatuak), Acoes (Honduras), Proyde-Proega (bidezko merkataritzako produktuak), Greenpeace... Duintasuna elkartekoak ere bertan izan dira, pentsio duinen aldeko borroka azokara ekarriz.