Arkamurkak eta Aranzadik kaioei buruzko ikastaroa emango dute

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 8a, 10:08

Azaroaren 23tik 25era, Arkamurka Natur Taldearen egoitzan ikastaroa emango dute, Euskal Kostako kaioen identifikazioa errazteko.

Aranzadiko Ornitologia sailak sustatuta, hauskara kaioaren ezagutzari buruzko ikastaroa eskainiko dute Azaroaren 23tik 25era. Arkamurkaren egoitzan izango da ikastaroa, eta helburuetako bat kaio hauskara identifikatzen ikastea izango da, baita bere azpiespezieak ere. Beraz, kaioak identifikatzen trebatu nahi duen orori zuzenduta dago ikastaroa.
 
Holandako Mars eta Theo Muusse anaia holandarrek emango dute ikastaroa, baita Asier Aldalurrek eta Gabriel Martinek ere. Ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz izango dira hitzaldiak, eta ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da bazkideentzat. Bazkide ez direnentzat, berriz, 50 eurokoa. www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi helbidean eman daiteke izena.

Egitaraua

Azaroak 23, ostirala

18:00. Ongi etorria
18:15. Hitzaldia
20:15. Afaria


Azaroak 24, larunbata

08:00. Irteera
13:30. Bazkaria
16:00. Hitzaldiak
18:00. Kaferako atsedena
18:15. Hitzaldia
20:15. Afaria


Azaroak 25, igandea

08:00. Irteera
14:00. Zarautzera itzulera
 
Hitzaldi bakoitzak ordubeteko iraupena izango du. Nagusiki, ondorengo gaiak landuko dira: Kaio hauskararen identifikazioa, haren lumajea adin eta azpiespezieen arabera, landan identifikatu ahal izateko jarraibideak eta muda patroiak.