Disko digitala internet bidez erosteko aukera dago 4 euroan. Zarautzen, Garoa liburu dendan eskuragarri dago diskoa. Larunbatean ere salgai izan zituzten Berlinen eskainitako kontzertuan, eta datorren ostegunean eta larunbatean ere izango dituzte salgai, Donostiako Txan Txarreka gaztetxean eta Durangoko festetan emango dituzten kontzertuetan.
Horrela definitzen dute beren burua taldekideek, bandcamp kontuan: "Drumkopters Zarauzko mendiko belarren eta itsaso beltzeko olatuen erdian sortu zen 2016an. Oso serio hartzen dugu ondo pasatzea".