'Etxean ala ospitalean hil?' hitzaldia zuzenean, streaming bidez

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 9a, 18:20

ZarautzOnek antolatutako Hil, etxean ala ospitalean? hitzaldia pantaila bidez jarraitzeko aukera izango da.

19:30ean hasita, Myriam Berruete medikuak medikuntza aringarria izango du mintzagai Antoniano aretoan. Bertaratu ezin dutenek baina gaia interesatzen zaienek helbide honetan izango dute zuzenean jarraitzeko aukera.