Gazte bat atxilotu dute kotxe batean sartzen eta bizikleta bat lapurtzen saiatzeagatik

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 10a, 11:53
Zarauzko Kasino kalea.

Atzo arratsaldean izan zen atxiloketa, Zarauzko Kasino kalean. 18 urteko gazteak kotxe bateko sarraila behartu eta inguruan zegoen bizikleta bat lapurtzen saiatu zen. Azpeitiako Epaitegira eraman dute gaur goizean.

Atzo arratsaldean, 12:45 inguruan, Ertzaintzak Zarauzko Kasino kalean gertatzen ari zen lapurreta saiakera baten abisua jaso zuen. Bertan, 18 urteko gazte batek aparkatuta zegoen kotxe bateko sarraila behartu zuen, sartzen saiatzeko. Ondoren, inguruko eraikin baten azpira bertaratu eta giltzarrapoz lotutako bizikleta bat hartu zuen, atzeko gurpila arrastaka eramanez.

Momentu horretan, udaltzain batek bidean atzeman zuen. Gazteak metalezko bi lanabes zeramatzan soinean, ustez sarraila eta giltzarrapoa behartzeko erabili zituenak. Ertzaintza iritsi zenean, gaztea atxilotu zuen. Gaur goizean eraman dute Azpeitiako Epaitegira.