Old Seeden kontzertua izango da Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 11a, 12:09
Old Seeden kontzertuaren kartela. (Putzuzulo gaztetxea)

Indie eta folk doinuak jorratzen ditu bakarlari kanadarrak. Urriaren 21ean emango du kontzertua, eta pintxo potea eta bermuta ere izango dira Putzuzulon.

Old Seed bakarlari kanadarrak kontzertua eskainiko du Putzuzulo gaztetxean, urriaren 21ean, 12:30ean. Indie eta folk doinuak nahasten ditu Old Seedek. "Uzten bazara, zuzenean murgilduko zaitu bere mundura: delikatua, leherkorra eta unetan oso gordina izan arren beti bere puntuan. Ertz goxatuak baina irristakorra izatera iritsi gabe. Batez ere, musika zintzoa".

Kontzertuarekin batera, pintxo potea eta bermuta ere izango dira Putzuzulon. "Musika bikaina, artista erraldoia, janaria eta bermuta. Zer hobeto igande goiz baterako?".