Mobibike Eguna antolatu dute urriaren 28rako

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 11a, 12:42
Iazko Mobibike Eguna. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen eskutik, egun osoko egitaraua prestatu dute. Hona hemen egitaraua osorik.

Hamargarren aldiz ospatuko dute aurten Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen aldeko festa: Mobibike Eguna. Urriaren 28an izango da, Aritzbatalden, eta egun osoko egitaraua antolatu du.

Egitaraua

  • 09:00. BTT trabesia
  • 09:30. Triatloi txikia
  • 11:00. Pertsonai ospetsuekin bizikleta buelta
  • 11:30-15:00. Umeentzako zirkuitoak eta erakusketak
  • 17:00. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio berezia

Sarrerak salgai daude jada, Biyonan (San Pelaio) eta Lau okindegian (Araba kalea, 3).