Urriko Artisau Azoka egingo dute bihartik igandera bitartean

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 11a, 13:31
2016ko udako Artisau Azoka. (Aritz Mutiozabal)

Nahia Elkartearen eskutik, Lege Zaharren enparantzan izango da azoka, ohi bezala. Biharko eta igandeko ordutegia 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:30era da; larunbatean, berriz, 17:00etatik 20:30era egingo dute azoka. Horrez gain, larunbat arratsaldean Basalandare xaboi-tailerra (Jone Aldabaldetreku) eta Esmalte tailerra (Ander Garnelo) eskainiko dituzte, Itsasotik Herrira eskualdeko egitasmoaren barruan.