Irudietan: Herri eskolak Hispanitatearen Egunean

Dorleta Agiriano Lai 2018ko urr. 12a, 14:18

«Amerikaren aurkikuntzaren», «Hispanitatearen» eta «Espainiar Arrazaren» eguna da gaur. Jai egun «arrotza» salatzeko, egitasmoak antolatu dituzte Zarautzen. Goizean herri eskolak izan dira Musika plazan; 'Zergatik ez dugu ezer ospatzeko?' tailerra egin dute lehendabizi, eta jarraian, hamaiketakoa eta 'Hezkidetza tailerra'. 13:00etan, mobilizazioa burutu dute Lege Zaharren enparantzatik Guardia Zibilaren kuarteleraino.