Altxarte elkartearen eskutik, Kortazar zelaian jokatu dute arraza libreko 11. Ardi Txakur lehiaketa, 12:00etan hasita. Pello Segurola eta Argi txakurra izan dira garaile (276 puntu); Inazio Irakulis eta Bat txakurrak bigarren saria eskuratu dute (275 puntu), eta Jose Luis Saizar eta Rex txakurrak, berriz, hirugarren postua lortu dute (231 puntu). Jose Ramon Orbegozo eta Alai txakurrak laugarren egin dute (170), eta Jose Ramon Orbegozok eta Alai txakurrak, bosgarren (98). Miren Garatek eta Jose A. Arrillagak egin dituzte epaile lanak.