Irudietan: 'Alde hemendik' manifestazioa urriaren 12an

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 12a, 15:09

«Amerikaren aurkikuntzaren», «Hispanitatearen» eta «Espainiar Arrazaren» eguna da gaur. Jai egun «arrotza» salatzeko, egitasmoak antolatu dituzte Zarautzen. 13:00etan, manifestazioa egin dute, 'Ez dugu zer ospatu! Alde hemendik!' lemapean. Lege Zaharren enparantzatik abiatuta, Guardia Zibilaren kuarteleraino izan da mobilizazioa, «Indar polizial eta militarrak Zarauztik ospa» aldarrikatzeko.