Hasi dute denboraldia Paperezko Lagunek

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 15a, 11:22
Garoa liburu-denda. (Zarauzko Hitza)

Urriaren 5ean hitzaldi-solasaldi baten bidez hasi zuen ikasturtea irakurle-taldeak, eta urriaren 18an izango da lehen irakurketa lantzeko saioa. Hona hemen Paperezko Lagunek lehen hiru irakurketekin antolatutako plana.

Urriaren 5ean eman zioten hasiera ikasturteari Paperezko Lagunek. Horretarako, hitzaldi-solasaldi bat antolatu zuten Edu Zelaieta idazlearekin, 'Mugaldeko anfibio baten kronikak'. Irakurle-taldeak eskerrak eman dizkie bertaratu ziren guztiei: "Guretzat plazera izan zen, eta zuentzat ere gozagarria izana espero dugu".

Denboraldi berriari heltzeko, lehen hiru irakurketen plana prestatu dute taldean. Hona hemen:

  • Urriak 18. 19:30ean Garoa liburu-dendan. Cynthia Ozyck, Xala (Pasazaite, 2017)
  • Azaroak 15. 19:30ean Garoa liburu-dendan. Edorta Jimenez, Baleen berbaroa (Txalaparta, 1999)
  • Abenduak 20. 19:30ean Garoa liburu-dendan. Philip Roth, Suminez (Meettok, 2009)