Irakurketa txokoa izango da asteazkenean

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 15a, 14:02
Irakurketa txokoa Sanz Enean. (Zarauzko Udala)

'Gurasoak ere ipuin kontalari' saioa antolatu dute, eta 3-6 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta.

Sanz Enea haurren liburutegiko Irakurketa txokoa martxan da jada. Egitasmoa 3-6 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta, eta baita haien gurasoei eta hezitzaileei ere. Helburua gurasoen eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da.

Datorren asteazkenerako, urriak 17, 'Gurasoak ere ipuin kontalari' saioa antolatu dute. 17:30ean izango da, ohi bezala, Sanz Eneako haurren liburutegian.