20:20 aldera gertatu da trafiko istripua Getaria eta Zarautz arteko kostako errepidean, N-634 errepidearen 21 kilometroan. Getariatik Zarauzko noranzkoan hiru autok elkar jo dute eta bi pertsona kotxe barruan harrapatuta gelditu dira. Haiek ateratzeko lanean jardun dute suhiltzaileek. Istripuaren ondorioz, errepidea garbitu bitartean, errepidea itxita dute eta trafikoa Meagatik bideratuta.