Zarauzko Udaleko Kultura Departamentuak udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-elkarteei diru-laguntzak norgehiagoka-araubidez emateko oinarriak aldatzeko asmoa adierazi du. Proposamena aurkeztu du jada, honako fitxategi honetan.
Ekarpenak egiteko epea urriaren 15etik 30era izango da, eta bi aukera eman dituzte: aurrez aurre helaraztea, Herritarren Harrera Zerbitzuan (Kale Nagusia) edo Kultura Departamentuan (Sanz Enea kultur etxean, Nafarroa Kalea, 22), edo posta elektroniko bidez mezu bat igortzea (kultura@zarautz.eus).