LGTBIQ+ sareak bilera deitu du azaroaren 9rako

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 16a, 11:44
Maiatzean Putzuzulon antolatutako mahai-ingurua, sexu orientazio eta genero identitateen ondorioz gertatzen diren gorroto delituei buruz. (Zarauzko LGTBIQ+ taldea)

Saretik jakinarazi dutenez, jadanik badituzte "zenbait ideia eta motibazio". "Zarauzko eta inguruetako bolleralesbimarikatransbiqueer eta gainontzeko animalia ez normatibo" guztiei hurbiltzeko deia egin diete.

Hona hemen Zarauzko LGTBIQ+ saretik helarazi duten komunikatua osorik:

"Zarauzko LGTBIQ+ sareko hurrengo bilera azaroaren 9an.

Baditugu zenbait ideia eta motibazio, besteak beste, Greziako LGTBIQ+ errefuxiatu talde batentzat dirua biltzeko festa bat egitea! Horrez gain, zineforum, bertsopoteo, antzerki emanaldi, belaunaldi eta herri desberdinen arteko aliantzak eta kontu gehiago ditugu burugorputzetan.

Zarauzko eta inguruetako bolleralesbimarikatransbiqueer eta gainontzeko animalia ez normatiboak edo nahi duen oro animatu lotsak utzita nahiz lotsatuta zuen pajeo, ideia, kezka, ekimen etabarrak konpartitzera, entzutera, egotera!

AZAROAREN 9an elkartuko gara".