1957an jaiotakoek kinto bazkaria egingo dute urriaren 27an

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 16a, 12:21

Hotel Zarautzen bazkaria egingo dute 1957an jaiotako zarauztarrek urriaren 27an, larunbata. Ondoren, dantzaldia antolatu dute Euromarren. Izena emateko epea zabaldu dute jada, eta parte hartu nahi duenak urriaren 24a baino lehen eman beharko du izena, ES29 3035 0029 61 0291146584 kontuan 50 euro sartuz eta izen-abizenak adieraziz.