A 3 el Km! atletismo taldean parte hartzeko deia egin dute

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 16a, 12:32

Azaroaren 1erako taldea osatzeko asmoa adierazi dute. "Taldeak ez ditu korrikalari eliteak bilatzen, neska-mutil kirolariak besterik ez". Bestalde, arropa salgai jarri dute.

A 3 el Km! atletismo taldeak aurki emango dio hasiera 2018-2019 denboraldiari. Azaroaren 1erako taldekide berrien lizentziak egin eta taldea osatzeko asmoa adierazi dute, eta parte hartzeko deia egin dute. Filosofia argia dute; "Taldeak ez ditu korrikalari eliteak bilatzen, neska-mutil kirolariak besterik ez. Ondo pasatzea baita gure helburu bakarra".

Lizentziaren bidez, "pista, krosak, errepideko txapelketa ofizialak.. egiteko aukera izango da". Bestalde, beteranoen kasuan (35 urtetik gorakoak), Europako zein munduko txapelketak jokatzeko aukera ere izango dute taldekideek.

Bestalde, taldeko arropa ere salgai jarri dute; polo berdeak (umeentzat), polo grisak (helduentzat) eta kirola egiteko elastikoak. Eskaerak egiteko edo edozein zalantza argitzeko, 664454090 zenbakira deitzeko edo a3elkm@hotmail.com helbidera idazteko aukera eman dute.