Zarauztik Kursaalera joateko doako autobus zerbitzua izango da igandean

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 17a, 10:59
Luxenburgoko orkestra filarmonikoa. (kursaal.eus)

Luxenburgoko orkestra filarmonikoak kontzertua emango du Kursaalean, 19:00etan. Autobusean joan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.

Luxenburgoko orkestra filarmonikoak kontzertua eskainiko du igandean, urriak 21, Donostiako Kursaalean. 19:00etan izango da, eta Zarauztik joateko doako autobus zerbitzua antolatu du Kultura Departamentuak. 18:00etan izango da irteera, Batzokiko autobus geltokitik.

Autobusean joan nahi dutenek, aldez aurretik eman beharko dute izena, 943 005 120 telefonora deituz edo kultura@zarautz.eus helbidera mezu bat igorriz.