Fritz Lang zinegilea aztergai Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 17a, 11:37
Friedrich Christian Anton Lang zinegilea.

Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, jatorri austriarreko zinema zuzendariari eskainiko diote aste honetako saioa. Ostiralean izango da, urriak 19, 18:00etan. Doako sarrera izango du.

Kulturaren difusiorako Aula/Gela saio honetan, Friedrich Christian Anton Lang, ezizenez Fritz Lang, jatorri austriarreko zinema zuzendaria aztertuko dute. Alemanian eta Estatu Batuetan garatu zuen bere ibilbide artistikoa, eta Alemanian lanean zebilela zuzendu zituen Metropolis (1927) eta M, Düsseldorf-eko banpiroa (1931) filma klasikoak.

"Horregatik esaten da bere hasieretan mugimendu espresionista alemaniarrean aritu zela. 1930eko hamadan Hollywooden, erbestean, lan egin zuen eta zinema beltzaren egile nagusienetakoa bihurtu zen, nahiz eta genero horretara ez zen mugatu. Zinemaren historiako zinemagile hoberenen artean dago, dudarik gabe".

Ostiralean izango da saioa, urriak 19, 18:00etan Photomuseumen. Ohi bezala, doako sarrera izango du.