HARA! Zarautzen izan zen EAEko lehenengo triatloia, 1987an

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 17a, 13:56

Zarauzko Triatloiaren lehenengo edizioa 1987an izan zen, Euskadiko I. Triatloi Txapelketa izenpean. Hain zuzen ere, Austral zirkuituko froga puntuagarri hau EAEn antolatutako lehenengo triatloia izan zen. Espainiar estatuko lehenengo triatloia 1986an egin zuten, Santanderren. Izandako arrakasta ikusita, Austral zirkuitua abiatu zuten 1987an, estatuko 8 leku desberdinetan. Hasiera batean, 8 puntu horietako bat Gasteiz izatea erabaki zuten; baina hiriarekin akordiorik lortu ez zenez, Zarautzek ordezkatu zuen.

Honela, 1987ko uztailean, Zarauzko Triatloia egin zen aurrenekoz. 1988tik 2005era, Zarauzko Turismo Bulegoa arduratu zen antolatzeaz; Juan Treku, Jose Maria Gibelalde,  Ana Mª Esnal y Javier Berasategi izan ziren sustatzaile nagusiak. 2006az geroztik, Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatzen du froga.

Argazkiak eta informazioa: Zarauzko Triatloi Elkartea