Zainduren 25. urteurrenean, Juantxo Landaberearen hitzaldia

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 18a, 12:48

Erantzukizun zibilaren bermatzean klubek eta kirol jardueren antolatzaileek egiten dituzten ohiko akatsen inguruko hitzaldia izango da, gaur 19:00etan.

1993an sortu zen Zaindu errehabilitazio eta kirol medikuntza zentroa. 25. urteurrenaren harira, erantzukizun zibilaren bermatzean klubek eta kirol jardueren antolatzaileek egiten dituzten ohiko akatsen inguruko hitzaldia antolatu dute. Gaur izango da, 19:00etan, Zaindu zentroan (Amatxilili, 2).

Juantxo Landaberea kirol munduan espezializatutako abokatua izango da hizlaria, eta gazteleraz eskainiko du saioa. Doakoa izango da sarrera, eta bertaratu nahi dutenek, telefonoz (943 83 33 55) edo posta elektronikoz (zaindu@zaindu.com) eman beharko dute izena.