Paperezko Lagunen gaurko saioa atzeratu dute

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 18a, 13:07
Garoa liburu-denda. (@egaroa)

Irakurle-taldeak gaurko iragarri zuen lehen irakurketa lantzeko saioa; Cynthia Ozycken Xala liburua. Gaur egin beharrean, urriaren 25ean izango da solasaldia.

Urriaren 5ean hitzaldi-solasaldi baten bidez hasi zuten ikasturtea Paperezko Lagunek. Lehen hiru irakurketekin antolatutako plana ere aurkeztu zuten. Gaurko, urriak 18, iragarri zuten lehenengo irakurketaren inguruko solasaldia; Cynthia Ozycken Xala liburua.

Dena den, saioa urriaren 25era atzeratuko dutela jakinarazi dute. "Arrazoiak, jakingo duzuenez, bitalak bezain literarioak (funtsean, iguala dena) dira. Pentsatzen dugu zuotako batzuek behintzat nahiko duzuela Anjel Lertxundi eta bere familiarengana hurreratu. Anjel eta Mari Karmen, ondo dakizue, etxekoak izan dira eta dira bai Garoan baita herritar askoren artean ere".

Beraz, urriaren 25ean izango da Xalari buruzko solasaldia, 19:30ean Garoa liburu-dendan. Printzipioz, hurrengo bi saioak azaroaren 15ean eta abenduaren 20an egingo dituzte.

Erlazionatuak