Putzuzulo gaztetxeak 13 urte beteko ditu

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 19a, 12:09
13 urte beteko ditu aurten Putzuzulo gaztetxeak. Hona hemen 11. urteurreneko irudi bat. (Putzuzulo gaztetxea)

Txiki eta frikun. Esentziarik onenak beti ontzi txikian, pozoia bezala lemapean, 13. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute Putzuzulo gaztetxean. Leloarekin lotutako bideoa ere egin dute.

2005eko urriaren 30ean okupatu zuten Zarauzko Putzuzulo gaztetxea, eta 13 urte beteko ditu aurten. Txiki eta frikun. Esentziarik onenak beti ontzi txikian, pozoia bezala lemapean, 13. urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute, urriaren 28tik azaroaren 8ra arte. Bestalde, leloarekin lotutako bideoa ere egin dute gaztetxeko kideek, eta sare sozialetan ikusgai dago jada.

Putzuzuloren 13. urteurreneko egitaraua

Urriak 28, igandea

11:30. Arraio Irratiaren programazio berriaren aurkezpena Gurutze Gorrian

Urriak 30, asteartea (Urteurren Eguna)

11:00. Brindixa eta poteoa

14:30. Bazkaria. Arrozdilista klasikoak

19:00. Putzupizzapote. Brindixa bigarren aldiz

Urriak 31, asteazkena

22:30. Pijama festa. Jolasak eta lotan geratzeko plana

Azaroak 1, osteguna

09:00. Gosaria eta mendi buelta Indamendira

Ondoren, bazkaria Txatxarron

Azaroak 2, ostirala

20:00. Kontzertuak: Optika (Zarautz) eta Hara! (Ondarru)

Azaroak 3, larunbata (Egun Handia)

11:00. Jolasak, herri bazkaria eta jolaspoteoa

Ondoren, kontzertuak: Kurkuma (Leitza) eta Urgatz (Bermeo)

Azaroak 6, asteartea

19:00. Cubanas, mujeres en revolución Maria Torrellasen dokumentala

Azaroak 8, osteguna

19:00. Gasteizko gaztetxea: 30 urte liburuaren aurkezpena