XXXIX. Natura Astea izango da urriaren 22tik 28ra

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 19a, 14:06
Arkamurkak Getariako San Antonera egindako irteera. (Artxiboko irudia)

Arkamurka Natura Elkartearen eskutik, egitarau zabala antolatu dute aste osorako. Belardia izango da landuko den gai nagusia, eta hitzaldiak eskaintzeaz gain, erakusketak ere izango dira. Hona hemen egitaraua osorik.

Arkamurka Natura Elkarteak XXXIX. Natura Astea antolatu du urriaren 22tik 28ra, Zarauzko Udalaren laguntzarekin. Aurten jorratuko den gai nagusia belardia izango da. Arkamurkaren egoitzan hitzaldi desberdinak eskainiko dituzte astean zehar, eta asteburuan, erakusketak izango dira Merkatu plazan.

XXXIX. Natura Astea

Hitzaldiak 

Hitzaldi guztiak Arkamurka Natura Elkartearen egoitzan izango dira (Santa Marina, 2-2).

Urriak 22, astelehena

20:15. Belardietako perretxikoak, Joxepo Teres, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arkamurka Natura Elkarteko kidearen eskutik, hitzaldia.

Urriak 23, asteartea

20:15. Larren bilakaera Euskal Herri atlantiarreko paisaia. Giza jardueraren isla. Aitor Salaberria, ingurumen-kudeaketan adituaren eskutik, hitzaldia.

Urriak 24, asteazkena

20:15. Belardien polinizazioa. Haizea eta erleak. Martxel Aizpurua, botanikari eta erlezainaren eskutik, hitzaldia

Urriak 25, osteguna

20:15. Zein da otsoen kontserbazioaren kostua Euskadin? (gazteleraz). Jorge Etxegarai, ingurumen-zientzietan lizentziatua eta Euskadiko Otso Taldeko kidearen eskutik.

Erakusketak

Urriak 27, larunbata

11:00-14:00, 16:30-19:30. Perretxiko sailkatzea, Arkamurka eta Aranzadi elkarteen laguntzarekin, Merkatu plazan.

Urriak 28, igandea

11:00-14:00, 16:30-19:30. Perretxiko erakusketa, kontsulta-txokoa eta txoko didaktikoa, Merkatu plazako beheko solairuan.

11:00-14:00, 16:30-19:30. Zarauzko inguru naturala, Merkatuko lehen solairuan.