Salbada mendilerroan egingo dute txangoa Pagoeta Mendizale elkartekoek

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 19a, 15:54

Urriaren 28an Salbada mendilerrora egingo dute txangoa Pagoeta Mendizale elkartekoek. 07:30etan abiatuko dira, Agoüeseneko biribilgunetik.

Angulo Gainetik abiatuko dute urriaren 28ko txantoa Pagoeta Mendizale elkarteko kideek. Unginotik eta Tologorritik igaroz, Lendoño goikoan emango diote amaiera Salbada mendilerroko txangoari. Zailtasun handiegirik ez duela izango adierazi dute, eta 4-5 orduko bidea izango da.

Datorren astelehenetik ostiralera bitartean Mendizabal kinkila dendan izena emateko aukera egongo da.