Haurrentzat ekimen sorta antolatu dute Kuadrillen Egunerako. Goizean, esku-lanak egiteko aukera izan dute 4-8 urte bitartekoek Ludotxo Ludotekan, eta Frontoi Txikin puzgarriez gozatzeko aukera ere izan dute. Arratsaldean berriz, haurren gunea eta ipuin-kontalaria izango dira.