Zarauztarrek dominak eskuratu dituzte irristaketan Donostiako 15 Kilometroetan

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 22a, 10:36

Korrika saioaz gain, 250 kirolari aritu dira irristaketan igandean, tartean 11 zarauztar. Federatuentzako irristaketako Gipuzkoako errepide txapelketa izan da, eta zarauztarrek hianbat domina eskuratu dute.

Hauek dira ZKE Irristaketakoek lortutako emaitzak:

-Zarauztar azkarrena: Elen Eizagaetxeberria (0:36:35)

-Irune Urbieta (0:46:31)

-Gurutze Ostolaza (0:46:33)

-Marian Galarraga (0:46:33)

-Karmele Ezenarro (0:47:44). Master 60 mailan Gipuzkoako azpitxapeldun

-Aitziber Uriarte (0:47:48). Irristaketa Egokituan Gipuzkoako txapeldun

-Maitane Udabe (0:47:59)

-Mikel Ameztoi (0:50:39)

-Natatxa Haro Goñi (0:50:40)

-Ane Miren Portularrume (0:50:41). Master 50 mailan Gipuzkoako txapeldun

-Eli Yerobi (0:50:41)