Adarretatik jaialdiaren laburpen bideoa

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 23a, 12:22

Uztailean ospatu zuten Adarretatik musika jaialdia. Hilabete batzuk igaro diren honetan, jaialdiaren sare sozialetatik zabaldu dute laburpen bideoa.

Hainbat artistek eskaini zituzten kontzertuak jaialdiak iraun zituen hiru egunetan. Merkatu plazan, Musika Plazan eta Borguetton izan ziren emanaldiak; hiru egunez alaitu zituzten jatorri eta estilo ezberdinetako musikariek Zarauzko bazterrak.