Autobusa antolatu dute Behobia-Donostia lasterketara joateko

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 25a, 17:47
Iazko Behobia-Donostia lasterketako irudi bat

Azaroaren 11n egingo dute aurten Behobia-Donostia maratoi erdia, eta bertara joateko autobusa antolatu dute Zarautzen. Irteera 08:00etan izango du, eta izena emateko epea zabaldu dute.

Gerturatzen ari da korrikalarientzako urteko hitzordu berezienetako bat: Behobia-Donostia maratoi erdia. Azaroaren 11n da lasterketa, eta bertaratzeko autobusa antolatu dute Zarautzen.

Kiroldegi aurretik aterako da 08:00etan, eta izena emateko edo informazioa jasotzeko bi telefono zenbaki daude: 943-89 05 62 eta 675-7098 93.