Azaroaren 4an jokatuko dute 49. Isidoro Unzueta Eskolarteko Kros Txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 25a, 20:00

10:30ean hasiko dira benjamin neskak korrika, eta 11:45ean aterako da azken taldea, infantil mutilena. 500 metro egingo dituzte korrika distantzia txikiena egiten dutenek, eta 1,9 kilometro, distantzia luzeena egiten dutenek. 

Eskolarteko Kros Txapelketa egingo dute azaroaren 4an Zarauzko korrikalari txikiek. Sei txandatan banatuta, La Salle ikastetxearen azpian egingo dute zirkuitua parte hartzaileek.

10:30ean hasi eta eguerdira arte iraungo du txapelketak, eta hauek dira mailak, ordutegia eta korrika egin beharreko distantziak:

  • 10:30: benjamin neskak (2009-2010). Buelta txiki bat. Distantzia: 500 metro.
  • 10:40: benjamin mutilak (2009-2010). Buelta txiki bat. Distantzia: 500 metro.
  • 10:50: alebin neskak (2007-2008). Buelta txiki bat eta buelta handi bat. Distantzia: 1.220 metro.
  • 11:05: alebin mutilak (2007-2008). Buelta txiki bat eta buelta handi bat. Distantzia: 1.220 metro.
  • 11:25: infantil neskak (2005-2006). Bi buelta handi. Distantzia: 1.440 metro.
  • 11:45: infantil mutilak (2005-2006). Buelta txiki bat eta bi buelta handi. Distantzia: 1.940 metro.