1.995 zarauztarrek eman dute izena Euskaraldian

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 29a, 18:12

Asteroko zenbaketa egin ostean, Euskaraldiaren antolatzaileek Zarauzko izen-emateak ia 2.000ko zifrara iritsi direla adierazi dute. Horrez gain, beste zenbait datu esanguratsu ere helarazi dituzte.

Oraingoz, emakumezko parte hartzaileak askoz gehiago dira. Zehazki izena eman dutenen %65 dira emakumezkoak, %34 gizonezkoak eta %1 ez binarioak. Euskal Herri mailan ere, datuak antzekoak direla adierazi dute.