Nerea Amilibiak Hondarribiko Beñat Elzoren Omenezko mendi lasterketa irabazi du

Zarauzko hitza 2018ko aza. 1a, 16:08
Nerea Amilibia helmugan. (Argazkia:bidasoa.hitza.eus)

Beñat Elzoren omenezko bosgarren mendiko lasterketa jokatu da gaur Hondarribian (Gipuzkoa). Emakumeetan helmugan aurrena Nerea Amilibia izan da, 52:00eko denbora eginda. Gizonezkoetan garailea Iker Oliveri hondarribiarra (40:45) izan da.

Gogorra izan da Hondarribian jokatu den lasterketa, euri jasa artean egin dituzte mendiko lasterketaren ia 11 kilometroak helmugara iritsi diren 226 partaideek.

Emakumeetan, Nerea Amilibiatik 44 segundora iritsi da helmugara Irati Larrañaga, eta hirugarren Maialen Perez donostiarra (52:46).

Beñat Elzo omentzeaz gain, elkartasun helburua izan du lasterketak. Pausoka elkartea —gaixorik dauden eta behar bereziak dituzten gurasoen elkartea da— laguntzeko baliabideak bildu dituzte.