Irudietan: Urteurrenarekin jarraitzeko, bazkaria eta bertso saioa

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 3a, 18:35

Ospakizunak aurrera doaz Putzuzulo Gaztetxean. Goizeko jolasen ostean, tripak betetzeko ordua iritsi da; 50 lagun inguru batu dira mahai inguruan. Purea, barazki lasagna eta flana izan dituzte menuan. Kafea eta koparen ondoren, Markel Eizagirre eta Aitor Urbieta bertsolariek bazkalostea girotu dute, eta bazkal osteko bertso saioetan ohitura den moduan, bertaratutako zenbaiti ziria jotzen jardun dute.

Festak ez dauka etenik gaurkoan, eta poteoan jarraitu dute herriko kaleetatik Putzuzuloko gazteek. Gauean, Leitza eta Bermeotik etorritako Kurkuma eta Urgatz taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Ondoren, Manuela Ahizpek musika jarriko dute, ordu txikiak arte.