Itxasmendi Auzo Elkarteak jakinarazi duenez, aurten ere jostailu bilketa egingo dute auzoan. Gurutze Gorriari emango dizkiote jostailuak, behar gehien duten familiei banatzeko gero. Jostailuek egoera onean egon behar dute, edo berriak izan behar dute.
Azaroaren 10ean eta 11n egingo dute bilketa: larunbatean eta igandean, hain zuzen. 10:00etatik 13:00etara hartuko dituzte jostailuak, itxasmendi Auzo Elkartearen egoitzan. Alfan dago elkartea, Pagoeta kaleko 4. zenbakian.