Inauterietako Konpartsan izena emateko epea ireki dute

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 5a, 13:40
Konpartsako kideek Karibeko erritmoak dantzatu zituzten iaz. (Amaia Urbieta Arruti)

70 hamarkadako ABBA musika taldea izango da aurtengo Inauterietako Konpartsako gaia. Abenduaren 21ean itxiko dute izen-ematea, eta 10 euro ordaindu behar dira. Gehienez 120 pertsonak har dezakete parte, eta urtarrilaren 13an izango da lehenengo entsegua, 17:00etatik 19:00etara Gaztelekuan.

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko, 943 005 119 (Zarauzko Udala) edo 688 685 366 (Yasmika) telefono zenbakietara deitu dezakete interesa dutenek; edo jaiak@zarautz.eus helbidera mezu bat bidal dezakete bestela.