Bideoa: 2.000 zarauztarrek baino gehiagok eman dute izena Euskaraldian

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 5a, 17:42

 

 

Zehazki, 2.184 herritarrek eman dute izena Zarauzko Euskaraldian. Kaleetan euskararen erabilera bultzatzeko ekimena da Euskaraldia. 11 egunez, herritarrak Belarriprest edo Ahobizi rolak betetzera gonbidatu dituzte. Zarautzen, hain zuzen ere, herritarren ulermen eta hitz egiteko gaitasuna erabilpen maila baino askoz gorago dagoela azaltzen du ondorengo bideoak.

Euskaraldiak jasotako datuen arabera, zarauztarren %74a euskalduna da. Euskaldunak ez direnetatik, %10a euskara ulertzeko gai da, beraz, herritarren %84arekin posible da euskaraz komunikatzea. Erabilpen maila, ordea, %50ean dago. Azken datu hau irauli nahi du Euskaraldiak, azaroaren 23tik abenduaren 3ra.