Azaroaren 30ean aurkeztuko dituzte Kilometroetako logoa eta leloa

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 5a, 17:56
Zarauzko Ikastolak Urriaren 7an hartu zuen lekukoa, Urretxu-Zumarragako Kilometroetan. (Utzitakoa)

Sare sozialen bidez zabaldutako Gif batean jakinarazi dutenez, azaroaren 30ean 2019ko Kilometroetako aurkezpen ekitaldia egingo dute.

18:30ean izango da ekitaldia, Lege Zaharren Enparantzan, eta bertan, logoa eta leloaz gain, arropak eta bestelakoak ere aurkeztuko dituzte. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "umoretik" jorratutako ekitaldia izango da; antzerki txiki bat ere egingo dute. Horrez gain, hemendik aurrera pixkanaka-pixkanaka 2019ko urrian Zarautzen izango den Kilometroak festaren girotze lanek aurrera egingo dutela ere azaldu dute.