Datorren urteko egutegia osatzeko bilerara deitu du Pagoetak

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 6a, 10:04
Euskal Herriko eta kanpoko hainbat txoko ezagutzen dituzte mendizaleek

Mendizale elkarteko bazkideei eskatu diete proposamenak egiteko, hala denen artean osatzeko 2019ko mendi ibilaldien egutegia.

Bilera aste honetan egingo dute, ostegunean, hilak 8, 20:00etan hasita.

Bazkideak parte hartzera animatu ditu Pagoeta Mendizale Elkarteko batzordeak.