Udalak 6.000 euroko diru-laguntza eman dio UNICEFi

Zarauzko hitza 2018ko aza. 8a, 12:30
Indonesian izan den azken tsunamiko irudia.

Indonesian bizi izan dituzten lurrikarek eta tsunamiek eragindako kalteei aurre egiteko. Batez ere, ura, osasuna, elikadura, irakaskuntza eta abar sustatzen dituzten eta adingabeei babesa ematen dieten programak dira bultzatu nahi direnak.

6.000 euroko diru laguntza eman dio UNICEFi Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio sailak. Indonesiako Lombok uharteak hainbat lurrikara jasan ditu azken hilabeteotan, azkena eta gogorrena irailaren 28an izan zen, 7,5eko neurria izan zuen Richter eskalan. Lurrikara horrek, ondoren tsunamia eragin zuen eta gutxienez 2.000 hildako eta kalte ekonomiko handiak eragin zituen, bertako agintarien arabera.

Hondamendi natural honek eragindako larrialdiaren inguruko beharrei erantzuteko, UNICEF programari emango dio dirua Zarauzko Udalak. Batez ere, diru hori adingabeei babesa ematen dieten programetan inbertitzea da helburua. Baita herritarrei ura, osasuna, elikadura eta irakaskuntza bermatzeko ere.