San Martin Eguna ospatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 9a, 10:44

Igandean, azaroak 11, San Martin Eguna da. Ohiturari jarraituz, egun osoko egitaraua antolatu dute ermitan; besteak beste, meza, bazkaria eta trikitilariak izango dira.

Egitaraua: San Martin Eguna

  • 11:00. Meza eta hamaiketakoa, San Martin ermitan.
  • Jarraian, harri jasotzaileak (Kortaberri eta beste norbait), aizkolariak (Larretxea eta beste norbait) eta trikitilariak (Jone Uria eta Julene Otegi), Berazadi Berri jatetxeko parkingean.
  • Eguerdian, txerri boda bazkaria Berazadi Berri jatetxean, 25 eurotan. Izen-ematea igande goizean itxiko dute, 10:00etan.