Irudietan: San Martin ermitan izan dira Ikastolako haurrak

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 9a, 12:20

San Martin Eguna igandea egokitu da aurten, eta horregatik, gaur izan dira ermitan Salbatore Mitxelena Ikastolako haurrak. Hiru eta sei urte artekoak kantuan aritu dira ermita barruan, Txapasen akordeoia lagun. 3 eta 4 urtekoek autobusean egin dute joan-etorria eta gainerakoek, berriz, oinez. Hau da igandeko egitaraua.