Nazioarteko Argazki Mostra inauguratuko dute gaur

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 9a, 12:44
Danny Yen Sin Wong malasiarraren lan bat. (Dodho Magazine)

Zarauzko Argazkizale Elkartearen eskutik, 26. edizioa izango da aurtengoa, eta Gipuzkoa, Kantabria eta Malasiako argazkilarien lanak bilduko dituzte Sanz Enean.

1993an antolatu zuten lehenengo Nazioarteko Argazki Mostra Zarautzen, Argazkizale Elkartearen eskutik. Hasieran erakusketa Torre Luzean izaten bazen ere, gaur egun Sanz Enean egiten dute. 26. edizioa izango da aurtengoa, eta lau artistaren lanek osatuko dute Mostra: Gema Arrugaeta (Gipuzkoa), Antton Lopez (Gipuzkoa), Antonio Manzano (Kantabria) eta Danny Yen Sin Wong (Malasia).

Gaur 19:00etan inauguratuko dute erakusketa, eta abenduaren 9ra arte izango da ikusgai Sanz Enean. Egunero irekiko dute, 18:00etatik 20:00etara.