Inaxio 'Isasti'ren bertsoak, Realari buruz

Zarauzko Hitza 2018ko aza. 12a, 10:41
Realaren eta Vila-realen arteko norgehiagoka, Astin. (Nerea Uranga)

Bertso sorta berria bidali du Inaxio Isastik Realari buruz. "Gazteleratikan itzultzen bada
Futbol Elkarte Monarkikoa da".

Doinua: Txuri urdin

1.

Gazteleratikan itzultzen bada
Futbol Elkarte Monarkikoa da
Beti izen hori izan du, hara!!!
Ohituta gaude horretara

2.

Baina orain aldatuz berehala
herri honi dagokion bezala
Euskaraz jartzea denez normala
Monarkia ezabatuz, hala!!!

3.

Ondorengo futbol elkarte berria
eta Donosti herria
Hainbat gipuzkoarren babesa lortuaz
Zinez eredugarria

4.

Donostiako Futbol Elkartea
hau litzake izen egokia
baina Gipuzkoak izan dezala
merezi duen tokia

5.

Ereserkia ere bide batez
dago eguneratu beharra
doinuari hitz berriaz erantziz
zentzua eta indarra